sábado, 20 de febrero de 2010

NIKOLAS ORMAETXEA ORIXE


BIZITZA
Nikolas Ormaetxea ezaguna zen Orixe izenekin.
Nikolas Ormaetxea Orixe , Orexan jaio zen 1888ko abenduaren 6an Iriarte baserrian. Hiru urterekin bere gurasok Errekalde baserrira eraman zuten eta han haurtzaroa eta gaztaroa egin zuen. Hamazazpi urte egin zuenean 1905ean Jesuiten Xabierreko ikastetxera joan zen ikastera eta bi urte egin ondoren Languandian egingo ditu hamasei urte kanporatuta izan den arte.
Bilbon (1923-1931) egin zituen bere lehenengo urteak Euskaltzaindiko bulegoan, Azkueren ondoan. 1928 urtetik aurrera Euskadi egunkariaren euskal orriaren zuzendaria izan zen.
San Kristobal (Iruñean) sei hilabete egon zen kartzelan. Handik irten zenean alde egin zuen Euskal Herrira 1938an. 1950 Ameriketara joaten da eta 1954ean Euskal Herrira bueltatzen da eta leku guztitik egoten da ( Lazkao , Tolosa…) azkenean 1961ko abuztuaren 9an Añorgan (Donostian) hiltzen da.

OBRAK
Arlo askotan idatzi zituen (nobela, saiakera, poesia, itzulpena…)
Nobelak :
Santa Cruz Apaiza nobela idatzi zuen 1929an Leizaola
Saiakera:
Jainkoaren bila idatzi zuen 1971 Gero .
Euskal literaturaren historia laburra 2002 idatzita.
Poesia :
Arlo honetan asko idatzi zuen baina obra aipagarriena Euskaldunak da 1950 idatzi zuen. Euskal Herriaren barne-historia izan nahi du: historiaren azpiko historia edo paradisuaren utopia.
Zatozkida, goi-arnas.
Eizu nerekin lan,
erri baten arnasa.
Mamitu dezadan.
Geroak esan beza:
“erri bat izan zan” ;
Edo-ta ats emaiogun.
Ontan iraun dezan.



Beste obra aipagarriena Barne-muinetan da hemen beste olerki-liburua du. Gai erlijiozko olerki bilduma intimista edo barnerakoia.

“Nori dioket opa
nik «Barne-muinetan»?
—Iri, ik oroi baitidak
«Biotz-begietan».
Gaurgero garbi dauzkak
begi-ninietan
Aita-Seme-Gogo Deun
Iaungoiko batetan”

Itzulpena:
Tormesko itsu-mutilla 1929 idatzi zuen .
Dibulgazioa:
Mamutxak 1962 idatzi zuena.

IRITZI KRITIKO
Euskararen ezagun sakona zen, Orixen obretan euskara oparo eta ederra ikusten zen. Orixe uste zuen euskararik ez duela behar kanpoko txertorik olerki onak egiteko.
Sentimenduen adierazpenetan oinarritzen zen eta erromantizismoaren eragin librea. Materialismoaren aurka era erradikalean jotzen du .
Orixe idealista-esentzialista da.
Erromantizismoaren idealismoa Euskaldunak obren ikusi ahal dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario